NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Argizaiola bilduma oinarri Ensemble Ascoltaren kontzertuan

Dominik Mentzos
Dominik Mentzos
  • Asteazkena, 2024(e)ko Apirila(r)en 24-(e)an

Datorren igandean, apirilak 28, Musikagileak Musika Garaikidearen XIV. Zirkuituaren azken kontzertua eskainiko da, San Telmo Museoan. Nabarmentzekoa da hitzordu honetan Abel Paul konpositorearen Cera y Memoria obraren erabateko estreinaldia egingo dela, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak 2023an Donostiako San Telmo Museoan oinarritutako obra bat sortzeko egin zuen deialdiko proposamen irabazlea, hain zuzen ere.

Paul museoan dagoen argizaiola bilduman inspiratu da obra berri hau sortzerako garaian. Objektu horiek, Gipuzkoan tradizio berezia dutenak, etxeko sua transmititzeko erabiltzen ziren. Aurrerago, Santu Guztien Eguneko eukaristian paper nabarmena hartu zuten, etxearen, hildakoen eta oroitzapenaren zeremonia katolikoaren arteko loturaren sinbolo gisa. Konpositoreak azaltzen duenez, "oroimenaren eta ahanzturaren metafora erraz identifika daiteke argizaiolaren esentziaren bidez." Horregatik, tronboi, biolontxelo, gitarra, perkusio, anplifikazio-osagaietarako eta elektronikarako eginiko sorkuntzan, Paulek memoriaren bidez denboraren eta belaunaldien arteko loturaren ideia arakatzea eta gorpuztea du helburu.

Estrenaldi hau burutzeaz, alemaniar Ensemble Ascolta entzutetsua arduratuko da, Musikagileak Elkarteak bere zirkuitura gonbidatu duen taldea, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren elkarlanari esker. Ensemble Ascolta egungo sorkuntzaren esparruan proiekzio handiena duen Europako taldeetako bat da. Gainera, zuzendari gonbidatua Asier Puga izango da, musika garaikidean espezializatutako zuzendaria, ensenble ugarirekin hainbat estreinalditan parte hartutako musikagilea izanik.

Programa osatzeko, Pierluigi Billoneren Ebe und Anders obra interpretatuko da, tronpeta, tronboi, piano, gitarra elektriko, biolontxelo eta bi perkusio jotzailerentzako septetoa. Konpositoreak berak azaltzen duenez "Tronpeta eta tronboia dira hemen bakarlari nagusiak eta elkarrekin instrumentu bakarra osatzen dute. Pieza, era berean, soinu-bidaia erritualizatu gisa garatzen da, bi instrumentuen adierazpen-aukeren bidez (ezagunak eta ezezagunak), zeinetan jazzaren arrasto izoztuak agertzen diren, teknika esperimentalekin batera." 20 minutuko obra hau Musikeneko ikasle den Sara Litónek zuzenduko du.

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: