NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sert-en mihiseen zaharberritzea

Sert-en anatomia

"Sert-en anatomia" da San Telmo Museoko elizan dauden Sert pintorearen mihiseak kontserbatzeko eta zaharberritzeko proiektuaren izenburua.

Anatomia da organismo bat osatzen duten elementuen ezaugarriak, kokapena eta erlazioak aztertzen dituen zientzia, eta Serten obrarekin jarraitzen ari garen lan-ildoa hori delako aukeratu genuen izenburu hori.

Mihise horiek hasiera-hasieratik izan dituzte kontserbazio-arazo larriak. Osatzen dituzten materialak era naturalean zahartzen dira, eta gianera, mihise batzuk hormetan itsatsita daude. Beraz, eraikinaren eraikuntza-ezaugarrien ondoriozko arazo guztiek zuzeneko eragina izan dute beti mihiseetan.

Hori dela-eta, historian esku-hartze ugari egin ondoren, narriadura-agente guztiak (barnekoak zein kanpokoak) batera kontuan hartuko zituen proiektu integral bat jarri behar zen abian.

Hortaz, "Sert-en anatomia" proiektua ez da zaharberritzeko esku-hartze bakan bat, analisi-prozesu oso bat baizik. Prozesua 2007an hasi zen, eta betiko jarraipena izango du, kontserbazio prebentiboko plan programatu baten bidez.

Prozesu horretan fase ezberdinak daude:

1 Lehen fasea

Aldez aurreko eta presako babes prebentiboaren fasea da, arrisku oro txikiagotzeko beharrezkoa.

Babes hori Artelan SL enpresak egin zuen 2007an. Zehazki, kontsolidazio puntualak egin zituen arazorik handienak zituzten eremuetan, pintura galtzeko arriskurik izan ez zedin. Kontsolidazio horietako askok denbora batez jarraitu zuten; horregatik, itsatsitako paper txikiak ikus zitezkeen pinturen gainazalean.

Sert-en mihiseen babes prebentiboa
Sert-en mihiseen protekzio lanak
Sert-en mihiseen kontsolidazioa

2 Bigarren fasea

Kanpoko narriadura-agenteen inguruko azterketaren eta esku-hartzea.

Kanpoko agente guztien artean, bereziki azpimarratu behar dira, oso larriak direlako, eraikinean dauden hezetasun-arazoak, mihiseen degradazio-faktore nagusia izan baitira.

Ildo horretan, arazo hori konpontzeko jardun azpimarragarrien artean, Nieto Sobejanoren zuzendaritzapean eraikina birgaitzeko egindako esku-hartzeak aipatu behar dira, hala nola, eliza osoaren perimetroa hartzen zuen eta zorupetik etorritako hezetasunak gora egitea errazten zuen marmolezko zokaloa kendu izana, elizaren estalki zaharra ordeztu izana eta kanpoko harlangaitz-horma zaharberritu izana, perimetro-hormetako ur-iragazteak txikiagotzeko.

Elizaren estalki zaharra ordeztu
Elizaren estalki zaharra ordeztu

3 Hirugarren fasea

Egonkortzeko eta hartutako neurrien eraginkortasuna eta espazioa erabiltzeko baldintzekin duten lotura egiaztatzea. Bi urtean, eta arriskurik handieneko eremuetan babes prebentiboekin jarraituz, elizako tenperaturari eta hezetasun erlatiboari buruzko datuak bildu ziren ingurumen-monitorizazioko zunda batzuen bidez.


4 Laugarren fasea

Barneko narriadura-agenteen inguruko azterketaren eta esku-hartzea. Fase hau epe luzerako Kontserbazio Prebentiboaren Plan batekin amaitu zen.

Ártyco enpresak egin zuen lan hau 2013ko maiatza eta urria bitartean.

Sert-en mihiseen analisia
Sert-en mihiseen babes prebentiboa
Sert-en mihiseen protekzio lanak
Sert-en mihiseen kontsolidazioa

5 Bosgarren fasea

Mihiseen badaezpadako eta mantenimenduzko kontserbazioa. 2014an mihiseak zaharberritzez bukatu ondoren, horiek mantentzeko badaezpadako eta betiereko kontserbazio programa bat jarri zen martxan, hori baita modu onena mihiseen egoeraren jarraipena egiteko eta baliabide ekonomikoak
optimizatzeko, eta hala, etorkizunean zaharberritze lanetan inbertsio handiak saihesteko.

Fase honetan besteak beste, datu higrometrikoek hezetasun maila hobetu dela diote, eta esku hartze puntualak egin dira, estrato polikromoak finkatzeko, eta lausotzeen eta barnizen transparentzia errekuperatzeko.

Hezetasuna neurtzea
Geruzak finkatzea
Transparentziak errekuperatzea

baner audioguia eu

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: